Adingabe bakoitzeko 150 euro eman nahi ditu hilero EH Bilduk

Erronka demografikoari buruzko bilkura monografikoan egingo du proposamena, datorren asteazkenean

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea. RAUL BOGAJO / FOKU.
2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk eskatuta, erronka demografikoari buruzko eztabaida monografikoa egingo du legebiltzarrak asteazkenean. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, koalizio abertzaleak proposatuko du Jaurlaritzak familiei hilero 150 euro ordaintzea 18 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko. Horrelako laguntzak Alemanian, Danimarkan, Belgikan eta Irlandan martxan daudela esan du, eta frogatuta dagoela, ongizatea sustatzeaz gain, haur pobreziaren kontrako neurri eraginkorrenak direla.

Horrez gain, 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea proposatuko dute. Kortajarenak iragarri du «beste arlo askotako» neurriak ere egongo direla.

Horrekin batera, nabarmendu du erronka demografikoa eztabaida «handia» dela, eta agendaren erdigunean kokatu behar dela, proposamen «eraldatzaileak» eginez. Izan ere, EH Bilduren ustez, Jaurlaritzak gaiaren inguruan abiarazitako gogoeta prozesuak ez du «benetako aukerarik» ematen estrategia partekatu bat osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.