Moto gidari bat eta txirrindulari bat hil dira errepidean

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
LASARTE-ORIA. Txirrindulari bat eta moto gidari bat hil ziren atzo bi trafiko istriputan. Txirrindularia Markina-Xemeingo (Bizkaia) N-633 errepidean zendu zen, furgoneta batek harrapatuta, goizean. Helikopteroz eraman zuten Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitalera, konortea galduta, eta han hil zen. 39 urteko gizon bat zen.

Motozalea Lasarte-Orian (Gipuzkoa) hil zen, arratsaldean, N-1 autobidean ibilgailu batekin talka eginda. 65 urteko gizonezko bat zen. Donostia aldera auto ilara handiak sortu ziren.

Ertzaintza ikertzen ari da zer-nola gertatu ziren bi zirkulazio istripu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.