Hauteskundeak

Hamarretik seik ontzat jotzen dituzte emaitzak

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen udal eta foru hauteskundeen ondorengo inkestaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretik seik uste dute bozetako emaitzak «oso positiboak» edo «gehienbat positiboak» direla; aldiz, %21ek negatibotzat dauzkate foru hauteskundeetako emaitzak. Haatik, gehien-gehienak (%95) konforme daude emandako botoarekin.

Botoa erabakitzeko orduan, inkestari erantzun dioten bost herritarretik lauk diote hauteskunde kanpaina hasi aurretik erabaki zutela nori eman botoa, eta ez ematea erabaki zutenen artean, berriz, erdiek hala zuten erabakia kanpainaren aurretik. %21ek, berriz, bozketa egunean bertan erabaki zuten foru hauteskundeetan abstentziora jotzea —udal hauteskundeetan, %23k—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.