Pujanaren hilketa salatzeko, protestara deitu dute gaur, 18:30erako, Donostian
DONOSTIA. Euskal Herriko mugimendu feministak Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzea antolatu du gaur, 18:30ean, Donostiako Bulebarreko kioskoan. Gasteizen, 19:30ean egingo dute, Andre Maria Zuriaren plazan, eta Iruñean 20:00etan, Udaletxe plazan. Bilbon, berriz, 13:00etan egingo dute, Arriagan. Pujana legez kanpo atxiki, hura sexualki esplotatu eta erail izana salatuko dute. Bestalde, Emakumeen Mugimendu Demokratikoak «elkartasun osoa» helarazi die Pujanaren hurbilekoei, eta eskatu dute aferaren gorabehera guztiak argitzeko. Emakumeen Mundu Martxak ere hilketa matxisten kontrako protokoloa aktibatu du. Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalen (Gipuzkoa), Urola ibaiaren ertzean.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.