Gure Esku-k Euskal Herriko lau gailur argiztatu ditu

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERREDAKZIOA. Gorbeia, Uzturre, Larreineta eta Ganekogorta mendiek distira egin zuten atzo gauean, Gure Esku-k erabakitzeko eskubidearen alde deitutako mobilizazioan. Arratsalde partean dozenaka lagun abiatu ziren inguruko herrietatik tontorrerantz, linterna eta farolekin. Gure Esku-k uztailaren 2rako prestatu duen erronka nagusiaren aurrerapen bat izan zen atzokoa. Izan ere, egun horretan Pirinioetako mendilerroa argiztatu nahi dute, Kataluniatik Euskal Herrira, mutur batetik bestera. Herrialde bien erabakitzeko eskubidearen aldarria ikusaraztea da asmoa, eta 300 gailur baino gehiagotara igoko dira egun horretan. Amalur Alvarez bozeramailea erronkaren garrantziaz mintzatu zen atzo: «Bide berri bat urratuko dugu: katalan eta euskaldunok elkarrekin noraino iristeko gai garen ikusiko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.