CCOOk eskatu du klausula fiskalak jartzeko egoitzen kudeaketan

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. CCOO sindikatuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio paradisu fiskaletan diharduten enpresei debeka diezaiela zahar etxeak eta ezgaitasun fisikoren bat dutenentzako egoitzak kudeatzea. Sindikatuak proposatu du kontratu publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 2. artikulua aldatzea, eta, lehendik dauden gizarte eta ingurumen klausulez gain, klausula fiskalak sartzea. Sindikatuak ohartarazi du enpresak sozialki hain «sentiberak» diren esparruetara zabaltzea hala nola, zaharren egoitzetara eta ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentroetara arriskutsua dela zerbitzuen kalitateari eta langileen lan eskubideei dagokienez. Sindikatuak nabarmendu du paradisu fiskaletan dauden enpresei diru publikoa transferitzen zaiela egungo ereduarekin, eta hori «onartezina» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.