Koronabirusa munduan

AEBetan itxita jarraituko du hegoaldeko mugak

Donald Trump. KEVIN DIETSCH / EFE.
2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Pandemia dela eta, hegoaldeko muga ixteko erabakia hartu zuen martxoan Donald Trump AEBetako presidenteak, eta, herenegun, itxiera beste 30 egunez luzatuko zuela jakinarazi zuen; hau da, ekainaren 22 arte. Beraz, debekatuta jarraituko dute funtsezkoak ez diren bidaiek. Neurriak Kanada eta Mexikori eragiten die.

Horrez gain, izurriaren aitzakian, indarrean jarraituko duAEBetara sartu diren immigranteak kanporatzeko ahalmena ematen dion arauak, eta ez du eperik zehaztu neurri hori deuseztatzeko. Horrela, tarte horretan, mugak ixtearekin batera, bertan behera geratu dira asilo eskaeren tramitazio guztiak. Jakinarazi dutenez, neurria ezarri zenetik 20.000 etorkin baino gehiago esportatu dituzte. Agintarien arabera, hori beharrezkoa izan da birusaren kutsatzeak hesitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.