Alkatetzak utziz gero «keinuak» agindu ditu PPk

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Iñaki Oiartzabal PPko Arabako buruak EAJri eskatu dio uzteko alkatetzak hartzen Guardian eta Bastidan, PP izan baitzen lehen indarra bietan. Hala eginez gero, jeltzaleekin «keinuak» izango ditu PPk, Kuartangon EAJren alkategaia babestuta.

Oiartzabali «tamalgarria» iruditzen zaio EAJk PPrekin negoziatu nahi ez izana, «seguru asko, ituna soilki PSE-EErekin egin nahi duelako», eta pentsatzen du EH Bildurekin ere akordioa egin nahi duela EAJk, PPri Guardiako eta Bastidako alkatetzak kentzeko. Haren ustez, EAJk argitu behar du «boto gehien bildu dituen zerrenda errespetatzeko» prest ote dagoen; hala balitz, PP ere prest legoke EAJren aldeko «keinuak» egiteko haien botoak beharrezkoak badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.