Pedro Sanchezek ekainaren 20rako osatu nahi du gobernua

PSOEko burua datorren astelehenean eta asteartean batzartuko da PP, Ciudadanos eta UPko buruzagiekin.

Cristina Narbona, Pedro Sanchez eta Adriana Lastra, astelehenean. ZIPI / EFE.
2019ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko hautagaiak jakinarazi du bilera sorta bat egingo duela datorren astean hainbat buruzagi politikorekin, gobernua osatzeko aukerak aztertzeko. Igandeko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera prestatu ditu hitzorduak, handienetik txikienera; astelehenean, Pablo Casado PPko presidentearekin bilduko da, 13:00etan, eta asteartean, Ciudadanoseko buru Albert Riverarekin (11:00). Egun berean batzartuko da Pablo Iglesias Unidas Podemoseko zerrendaburuarekin, 17:00etan. Horrela, Sanchezek uste du posible dela gobernua osatzea ekainaren 20a baino lehen. Riverak jada iragarri du oposizio buru izateko asmoa helaraziko diola Sanchezi, eta Pablo Iglesiasek ohar egin du soilik koalizio gobernu bat litzatekeela «egonkorra eta ezkerrekoa».

Espainiako Estatu osoan hautagaitzak aurkeztu dituztenen artean, PSOEko buruak bilera sorta horretatik kanpo utzi du Vox. Sanchezek beste hainbeste egin du alderdi abertzale eta independentistekin —eta Espainiako erkidego jakin batzuetan aurkezten diren indarrekin—. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidente eta ERCko kideak Sanchezi eskatu dio Soto del Realeko espetxean batzartu dadila Oriol Junqueras ERCko zerrendaburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.