Etorkinen elkartasun sare bateko kide bat atxilotu du Frantziako Poliziak

2022ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
HENDAIA. Atzo arratsaldean, migratzaileen elkartasun sare bateko kide bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak, migratzaileak garraiatzea egotzita. Atxiloaldian ezarri zuten Hendaiako polizia etxean. Egoera salatzeko, elkartasun sareek elkarretaratze bat egin zuten polizia etxearen aitzinean. Oroitarazi zuten migratzaileak laguntzea ez dela legez kanpokoa, eta migrazio bideak seguruago behar duela aldarrikatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.