EHUk esan du inklusio planak emaitza «onak» izan dituela
BILBO. EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen III. Inklusio Planaren emaitzak «oso onak» izan direla adierazi zuen atzo Eva Ferreira errektoreak. Planaren helburua da elbarritasunen bat duten ikasleei, behar bereziak dituztenei, eta, orokorrean, bazterkeria egoeran daudenei laguntzea. 5.000 ikasleri eman zieten laguntza hori 2019 eta 2022 bitartean.
«Konpromiso irmoa dugu gaitasun intelektuala eta borondatea dituzten pertsona guztiek goi mailako ikasketak egiteko aukera izan dezaten bultzatzeko, hartarako eskubidea dute eta», adierazi du Ferreirak. Haren arabera, 3.000 pertsonak erabili dute Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua. Arreta psikologikorako zerbitzua, berriz, 1.300 ikasle inguruk erabili dute.
Matrikula ordaintzeko zailtasunak dituztenei ere laguntzak ematen dizkie EHUk. 250 inguruk eman zuten izena deialdian, eta 130 lagun izan dira onuradunak. Bestalde, 65 lagun hartu dituzte Errefuxiatuei Laguntzeko Programan. Afganistandik, Kolonbiatik, Nikaraguatik, El Salvadorretik eta Siriatik etorriak dira, besteak beste, ikasleok.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.