Sexu esplotazioko sare bat desegin dute Bilbon
BILBO. Sei emakume prostituitzera behartzeagatik eta talde kriminal baten parte izatea egotzita, lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Espainiako Poliziak zabaldu duen ohar baten arabera, Bolueta auzoko txalet batean behartzen zituzten emakumeak prostituzioan aritzera, haien osasuna larriki hondatzen zuten «abusuzko baldintzetan». Atxilotuak karguekin
aske utzi dituzte.
Lau atxilotuek sexu esplotaziotik eratorritako diruaren erdia hartzen zuten, eta drogak kontsumitzera eta «onespenik gabeko praktika sexualak» egitera derrigortzen zituzten andreak. Maiatzaren 11n erregistratu zuen Poliziak Boluetako etxe hori, eta, bertan, prostituitzera behartuta zeuden sei emakumeez gain, haiek «kontrolpean mantentzeaz» arduratzen zen taldeko kide bat ere atzeman zuten. Hurrengo egunetan atxilotu zituzten beste hiru kideak; haietako batek aurrekariak zituen «adingabeen pornografiarekin» lotuta. Bilboko epaitegira bideratu zituzten, eta epaileak aske utzi ditu epaiketara arte, karguekin.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.