47 migratzaile erreskatatu dituzte Mediterraneoan
ERROMA. Alemaniako Resqship GKE gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuen Nadir bere ontziak 47 migratzaile erreskatatu zituela herenegun Mediterraneoan. GKEaren arabera, Tunisiako Sfax hiritik abiatu ziren, eta Boli Kostakoak eta Gineakoak ziren. Italiako agintariek Lampedusan porturatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu