LABek helegitea aurkeztuko du LEPen auzian

2022ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. LAB sindikatua pozik agertu da Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak Osakidetzaren 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoko iruzurraren auzian hartutako azken erabakiarekin.

Hala ere, ebazpenari helegitea aurkeztuko dio, «autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko». Sindikatuaren esanetan, «luzapen autoaren azalpen eta argudio gabeziek hauskortasun handiegia dute», eta datozen hilabeteetan egin daitezkeen aurkikuntzak arriskuan jar ditzake, defentsaren errekurtsorik egongo balitz. Aurkeztutako helegitean, sindikatuak adierazi du epailearen autoak ez dituela Prozedura Kriminaleko Legeak ezarritako baldintzak betetzen, ez duelako jasotzen fiskaltzak eta gainerako aldeek LABek aurkeztutako eskaeraren inguruan duten iritzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.