59 migrante erreskatatu ditu Espainiak
MADRIL. Espainiako Itsas Salbamenduko zerbitzuek jakinarazi dutenez, Guardia Zibilaren patruila batek 59 migrante erreskatatu zituen Gibraltarko itsasartean atzo. 59 horietatik 51 adingabeak direla nabarmendu dute itsas salbamenduko zerbitzuek. Valentziako Udala, berriz, prest agertu da Open Arms itsasontzia hartzeko: 120 bat iheslari daramatza.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu