EHUk Itziar Alkorta izendatu du udako ikastaroen buru
BILBO. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak udako ikastaroetako zuzendaritzarako hautatu du Itziar Alkorta. Zuzenbide fakultateko irakaslea da, eta bioetikaren arloko ikerketa ugari egin ditu. Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuordea izan zen Eusko Jaurlaritzan 2013-2015 urteetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu