Arantza Zulueta eta Jon Enparantza kartzelan sartu dira
BILBO. Zaballako espetxean (Araba) sartu ziren atzo Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko. Bosna hilabete egin beharko dituzte preso, 11/13 auzibidean agindutakoari jarraituz. Auzipetutako beste 45 kideek «maitasuna eta elkartasuna» agertu diete, eta euskal presoen eskubideak errespetatzea galdegin dute. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak egingo ditu bihar Bilbon, Lekeition (Bizkaia) eta Donostian, 19:00etan.
Bestetik, Marixol Iparragirre euskal presoa Avilako kartzelara eraman dute, Madrilgo Soto del Realetik. Irailaren 4an Frantziak Espainiaren esku utzi zuen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.