Larraineko eskola okupatu dute, euskarazko murgiltze eredua eskatzeko

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LARRAINE. Hautetsi eta guraso talde batek Larraineko (Zuberoa) eskola publikoa okupatu zuen atzo, euskarazko murgiltze eredua ezar dezaten eskatzeko. Izan ere, horretarako eskaera luzatu zion eskola horrek Frantziako Hezkuntza Ministerioari iazko otsailean, baina oraindik ez du erantzunik jaso. Erantzunik eza ikusirik, eskaera berritu dutela jakinarazi zuten. Larrainekoarekin batera, Idauze-Mendi (Zuberoa), Ortzaize (Nafarroa Beherea) eta Irisarriko (Nafarroa Beherea) eskolak ere okupatu zituzten, elkartasunez. Horien kasuan, iazko irailean lortu zuten murgiltzea ezartzea, ikasturte berriarekin bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.