EH Bilduk euskal estatu itunak proposatuko ditu aurten

Azaroaren 12an mobilizazio bat eginen dute Bilboko kaleetan, «herri indarra erakusteko»

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. EH Bilduk konferentzia politikoa egin zuen atzo, Bilboko Euskalduna jauregian. Euskal Herria askatu eta beste mota bateko gizarte bat eraikitzeko xedea berretsi, eta horretarako urrats garrantzitsuak egin dituztela erran zuen Arnaldo Otegik: «Aliantza politika eta mobilizazio gaitasuna indartu ditugu, eta guretzat hori funtsezkoa da». EH Bilduko idazkari nagusiak jakinarazi zuen euskal estatu itunak proposatuko dituztela aurten. «Euskal Herriak behar duen ibilbide nazionala» egiteko,eta «erronka guziei» aurre egiteko: energia, zaintza, aldaketa klimatikoa, eredu poliziala eta hezkuntza eredua aipatu zituen, besteak beste. «Herri baten bizkarrezurra osatzen duten gai guztiak. Norekin? Nahi duten guztiekin». Azaroaren 12an mobilizazio bat eginen dute Bilbon, «herri indarra» erakusteko.

Bestalde, atzo jakin zenez, Juan Karlos Izagirre aurkeztuko du EH Bilduko zuzendaritzak Donostiako alkatetzarako primarioetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.