Protesten aurka, Guardia Nazionala atera dute AEBek

Eraikin bat sutan. TANNEN MAURY / EFE.
2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
WASHINGTON. Berehala amaiarazi nahi dute AEBetako agintariek George Floyden heriotzak piztu duen protesta oldea. Herenegun, AEBetako hainbat hiritara hedatu ziren polizia indarkeria arrazistaren kontra Minnesotan hasitako mobilizazioak, eta milaka manifestarik aurre egin diote erakundeek ezarritako etxeratze aginduari. Istiluak izan ziren Minneapolisen, Los Angelesen, New Yorken, Washingtonen, Charlotten, Houstonen, Dallasen eta Denverren, besteak beste.

«Bart gauekoa George Floyden heriotzagatik dela, hori adar jotzea da. Gizarte zibilari eraso egin nahi diote, izua zabaldu eta gure hiriak asaldatu», adierazi zuen atzo Tim Walz Minnesotako gobernadoreak. Walzek iragarri zuen Guardia Nazional osoa mobilizatuko zuela istiluak eragozteko.

Antzera mintzatu zen Donald Trump AEBetako presidentea ere. Haren esanetan, Etxe Zuriaren parean elkartu ziren manifestariak «arazoak sortzera» joan ziren hara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.