Urtzi Urkixoren grabatuak ikusgai Bilboko Rekalden

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
ARTEA. Urtzi Urkixoren (Bilbo, 1993) grabatuak Bilboko Rekalde aretoan egongo dira ikusgai gaurtik 2022ko urtarrilaren 23ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Barriek erakusketa zikloaren barruan. Barriek programak diputazioaren beka jasotzen duten artisten lanak ezagutaraztea du helburu.

Urkixoren Erinnerung-Recuerdo izeneko erakusketak 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan grafikoak biltzen ditu. Grabatu guztien ardatz erkidea paper gaineko serigrafian eskuz inprimatutako argazkiak dira, eta, Urkixok azaldu duenez, obra gehienak COVID-19ak ekarritako egoeraren erantzun gisa ikus daitezke.

Lanen parte handi bat Berlinen egin zuen Urkixok, bizileku duen hirian. Obren beste zati bat Bilbon ekoitzi du, Bilbo Arte fundazioaren serigrafia lantegian. Urkixok tailer bat eskainiko du Rekalde aretoan, datorren azaroaren 30ean, lan prozesuei buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko eta serigrafiaren arloan egiten duen ikerketa gertutik ezagutarazteko.

Barriek programaren hamargarren aldi honetan, eta bekak jaso dituztenez, Urkixok berak, Jenni Alvaradok, Javier R. Perez-Curielek, Izaskun Araluzeak eta Mikel Erkiagak izango dute aukera beren lanaren parte bat erakusgai jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.