Departamendu eta eskualde bozak ekainean egingo dituzte

Martxoan ziren iragatekoak Ipar Euskal Herrian, baina ekainaren 13an eta 20an egingo dituzte bi itzuliak

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BAIONA. Egoera sanitarioak ez du biderik ematen departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeak martxoan egiteko. Hala erabaki zuen asteartean Frantziako Asanbleak, eta, beraz, ekainaren 13an eta 20an egingo dituzte lehen eta bigarren itzuliak. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta Akitania Berriko eskualdeko hauteskundeak 2015ean iragan ziren azkenekoz. Lurraldeen Notre erreformaz gero eginiko departamenduetako eta eskualdeetako lehen hauteskundeak izan ziren ordukoak. Izan ere, Frantziako Gobernuaren erreformak departamenduen konpetentziak aldatu zituen, eta Frantziako Estatuaren menpe diren eskualdeak aldatu zituen. Aurtengo hauteskundeak, beraz, Notre erreformaz geroko bigarrenak izango dira.

Egoera sanitarioa ikusirik, kanpaina egiteko manera egokitu dute diputatuek. Hemeretzi egunekoa izanen da salbuespenez, usaian hamabi egunekoa baita. Bestalde, herritar bakoitzak bi ahalorde jasotzen ahalko ditu, zaurgarri direnak bozkalekuetara ez joan behar izateko. 2015ean bezala, EH Baik hautagaiak aurkeztuko ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduko hauteskundeetara. Ipar Euskal Herriko kantonamendu guzietanhautagaiak aurkezteko helburua du, eta koalizioko kideekin ari da lanean hautagaitzak ixteko. Eskualdekoetarako, berriz, ez du hautagaitzarik aurkeztuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.