11/13 sumarioa «zentzugabea» dela nabarmendu dute Bilbon

Ehunka lagunek elkarretaratze bat egin dute Bilboko udaletxe aurrean, 47 auzipetuei babesa adierazteko

Bilboko udaletxe atarian atzo eginiko elkarretaratzea. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Hilabete baino gutxiago falta da irailaren 16tik aurrera euskal presoen babes taldeetan aritzea egotzita auzipetutako 47 lagunen aurkako epaiketa hasteko, eta auzia salatzeko elkarretaratze bat egin zuten atzo, Bilboko udaletxearen aurrean, 47ak herrian lelopean. 19:30ean jarri zuten hitzordua, eta ehunka herritarrek egin zuten bat deialdiarekin.

Auzipetuek joan den astean deitu zuten atzoko elkarretaratzera, eta salatu zuten auzia «erabateko zentzugabekeria» dela «euskal gehiengo sozialarentzat». Sumarioa «presoen eskubideen aldeko lanaren aurkako prozesua» dela uste dute, eta azaldu lan horrek «bakearen eraikuntza eta elkarbizitza» dituela «oinarri».

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte, eta fiskalak 602 urteko espetxe zigorra eskatu du guztira. Irailaren 14an, epaiketa hasi baino bi egun lehenago, manifestazio bat egingo dute Bilbon, eta «jendetsua» izatea espero dute. Izan ere, 12.000 herritarrek baino gehiagok bat egin dute auzipetuen aldeko agiri batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.