Lan eskaintza publikoen eredu berria proposatu du EH Bilduk

Espezialitate bakoitzeko azterketa bakarra eskatu du, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak prestatuta

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak zenbait neurri proposatu ditu «Osakidetzan lan eskaintzen eredua eta giza baliabideetako politika» aldatzeko. Zenbait puntu jasotzen ditu proposamenak. Lehenik eta behin, espezialitate bakoitzeko azterketa bakarra egitea proposatu du, atal teoriko eta praktikoarekin, eta irizpide berak aplikatuta. Azterketa hori prestatzeko arduraduna Administrazio Publikoaren Euskal Institutua litzateke, «espezialitate bakoitzeko adituak kontratatuz».

Halaber, azterketa prestatu dutenen datuak Arartekoaren eskuetan uzteko eskatu du, «irregulartasun zantzuen balizko salaketen aurrean prebentzio gisa». Lan eskaintza publikoak lau urteko zikloetan aurreikusi beharko liratekeela gaineratu du, «baliabideak eta esfortzuak optimizatzeko». Azkenik, irizpide horiei lege bidezko babesa ematea mahaigaineratu du EH Bilduko legebiltzarkideak. Edozein neurri abiarazi aurretik, ordea, ustez jazo diren irregulartasunak ikertu behar direla zehaztu du Uberak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.