Bizkaiko zahar etxeetan grebara deitu du ELAk

2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. ELA sindikatuak grebara deitu du abenduaren 14rako, Bizkaiko zahar etxeetan. Sindikatuaren arabera, «gabezia larriak» ditu sektoreak, eta horiek are ageriago gelditu dira izurriaren eraginez: «Negozioari lehentasuna ematen zaio pertsonen gainetik, eta, propaganda instituzionalaz harago, ez dago hori aldatzeko benetako borondaterik».

Horren adibidetzat jo dute egoitzetako langileen hitzarmenaren negoziazioa, «patronalak ez baitu inolako borondaterik oinarrizkoak diren neurriei heltzeko, hala nola langileak lehen egunetik ordezkatzea, lanaldi osoko kontratuak egitea, soldata eta lan baldintzak IFASerekin ekiparatzea». Asistentziaren kalitatea okertzen ari dela uste du sindikatuak, «kaleratzeen, pribatizazioen, langile faltaren eta lanaldi murriztuko kontratuen ondorioz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.