Joakin Arregi 'Txe' bertsolari eta bertso epailea zendu da, 69 urterekin

2023ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Joakin Arregi Txe bertsolaria hil zen atzo, Bertsularien Lagunak elkarteak jakinarazi duenez. Zizurkilen (Gipuzkoa) jaio zen 1953an, eta 1971n kantatu zuen aurrenekoz jendaurrean, Ordizian (Gipuzkoa). 1981ean Venezuelan erbesteratu zen, eta 2003an bertso bilduma bat argitaratu zuen: Karibetik Kantaurira. 2017an Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.