Hamalau laguni isuna ezarri diete alardeko istiluengatik

Ertzaintzak ipini ditu zigorrak, 'mozal legean' oinarrituta; Jaizkibel jazarri zutenei ez ezik, haren kide batzuei ere bai

2019ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Ertzaintzak hamalau lagun zigortu ditu irailaren 8an Hondarribian (Gipuzkoa) izandako istiluen harira. Jaizkibel konpainia parekideak azken urteetako egoera gogorrenean desfilatu zuen, haren aurkako mezu eta plastiko beltz artean. Ertzaintzak ez zuen esku hartu unean bertan, nahiz eta Jaizkibelek eskatu, baina aldez alde grabatu zuen Kale Nagusia. EITBk azaldu duenez, hamalau laguni jarri die isuna, mozal legea erabilita. Jaizkibelen aurka jo zutenak ez ezik, tartean daude konpainia parekideko kideak ere, BERRIAk jakin duenez.

Hondarribiko Emakumeak taldeak sare sozialetan jakinarazi du taldeko kide batzuei 600 euroko isuna jarri dietela, Jaizkibelen martxaren aurka plastiko beltzak ateratzeagatik, aurpegia estaltzeagatik eta oihuak egiteagatik; desfilea «asaldatzea» leporatu diete. Taldeak salatu du «adierazpen askatasunaren» aurkako isuna dela.

Azken urteetako jazarpenik handiena jasan zuen Jaizkibel konpainiak iraileko desfilean. Balorazio oso txarra egin zuen konpainiak, eta arazoari heltzeko eskatu zuen: «Beste aldera begiratzeari utzi behar zaio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.