Albistea entzun

Koronabirusa

EAEn ziurtagiria jartzearen alde egin du fiskaltzak

Ziurtagiria, Iruñean.
Ziurtagiria, Iruñean. I. ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 30

MADRIL. Gaueko aisialdiko ostatuetan eta 50 pertsonatik gora har ditzaketen jatetxeetan COVID ziurtagiria exijitzea «neurri egokia, beharrezkoa eta neurrikoa» dela uste du Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzak, eta auzitegi horretako administrazioarekiko auzietarako salari galdegin dio «baimena eman diezaiola» Eusko Jaurlaritzari neurri hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzeko.

EAEko Auzitegi Nagusia COVID ziurtagiria exijitzearen aurka azaldu zen azaroaren 22an, baina Jaurlaritzak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean. Orain, auzitegi horretako fiskaltzak ontzat jo du errekurtsoa, eta neurria ezarri ahal izateko eskumena galdegin du Jaurlaritzarentzat. Galizian COVID ziurtagiria exijitzearen alde emandako epaia hartu du oinarritzat fiskalak.

Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren aretoak bost egun dauzka orain erabaki bat hartzeko, baina lehenago ere har dezake.

Nafarroan, iragan ostiralean sartu zen indarrean COVID ziurtagiria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Salvini, Berlusconi eta Meloni, hauteskunde kanpaineko ekitaldi batean ©GIUSEPPE LAMI / EFE

Italiarrak eskuin muturraren aurreikusitako garaipenaren itzalpean bozkatzen ari dira

Edu Lartzanguren

Ia 51 milioi pertsona daude deituta bozkatzera, baina abstentzioa handia izatea espero da.

Luhanskeko (Ukraina) herritar bat, Errusiara anexionatu ala ez erabakitzeko erreferendumean bozkatzen. ©STRINGER / EFE

Ukraina ekialdeko erreferendumek beste fase batera eraman dute gerra

Gorka Berasategi Otamendi

Lurrak anexionatuz gero, Moskuk bere legeen babesa izango luke eremua arma nuklearrekin defendatzeko. Errusiako Poliziak 740 lagunetik gora atxilotu ditu gerraren kontrako protestetan
 ©SARA DE CEANO-VIVAS NUÑEZ.

Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean

Berria

Liburu honek bidaia bat proposatzen du herri kurduaren historian. Izan ere, Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoa osatzen dute kurduek, eta, azken urteetan, Rojava bera utopiaren sinonimo bilakatu da, oasi bat fundamentalismoaren basamortuan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...