Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina

EAJrentzat, industria izango da lehentasuna

Aitor Esteban. BERRIA.
2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LEIOA. Espainiako Kongresurako EAJren hautagai Aitor Estebanek esan du industria babestea izango dela EAJren «lehentasuna» datorren agintaldian, hori «ekonomiaren oinarria» delako eta «euskal herritarren enplegua babestea» dakarrelako.

Leioan (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, Estebanek esan du EAJrentzat politika «elkarrizketa» dela: «Horregatik, Madrilera joango gara, besteak beste, hitz egitera, negoziatzera, eta euskal herritarrentzat onurak lortzera, industriaren arloan ere bai». Lorpen horien artean aipatu du tarifa elektrikoen aldaketa: «Aspalditik, euskal enpresak diskriminazioa nozitzen ari ziren elektrizitatearen kostuan eta, beraz, produkzioarenean, eta horrek eragina zuen lehiakortasunean eta enpleguak sortzean». Esan duenez, EAJri esker aldatu da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.