Salatu dute Frantziako Poliziak etorkin batzuk atxilotu dituela Urruñako elizan

2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
URRUÑA. Frantziako Poliziak migratzaile batzuk atxilotu zituen atzo arratsaldean, Urruñako elizan (Lapurdi). Hala salatu zuen Bidasoa Etorkinekin harrera taldeko kide batek, eta Filipe Aramendi herriko auzapezak informazioa baieztatu dio Sud Ouest egunkariari. «Gaitzesten dut Frantziako Polizia eliza barnera sartzea. Eliza toki publikoa izanik ere, molde horiek gaitzesgarriak dira», adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.