Uko egin diote Enkarterrin parke eoliko bat eraikitzeari

Euskal Haizie enpresak proiektua ez egitea erabaki du, «husteko edukiera nahikorik ez duelako azpiestazioak»

2023ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
BILBO. Atzera egin du Euskal Haizie SL enpresak, eta ez du parke eolikorik eraikiko Enkarterrin (Bizkaia). Enpresak erabakiaren berri eman die Zalla, Gueñes eta Gordexolako udalei (Bizkaia), bai eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari ere. Jakinarazi die Las Llanasko proiektua ez egitea erabaki duela parkerako sarbidea behar zuen azpiestazioak «husteko edukiera nahikorik» ez duelako. Las Llanasko parkean jarri nahi zituzten bost haize errotek 36,6 megawatt-orduko (MWh) potentzia zuten. Ilso Eguen eta Rigadas mendien artean egongo lirateke.

Parkea ez egitea txalotu du Zallako alkate Juan Ramon Urkijok. Azpimarratu du Ilso mendia «garrantzi handikoa» dela Zallako bizilagunentzat, eta egitasmoak soilik interes pribatuei erantzuten ziela. «Enkarterriko udalerriek ez dugu proiektu hori nahi», erantsi du.

Joan den abenduan, Enkarterrin Parke Eolikorik Ez plataformak mendi martxa bat egin zuen Artzentalesko parkearen aurka. Lau udalerriak proiektuaren aurka azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.