Hollywoodeko gidoilariek greba mugagabera deitu dute

Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak eta Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak ez dute akordiorik lortu

Hollywoodeko gidoilarien greba, 2007an. ANDREW GOMBERT.
2023ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
GIDOIGINTZA. «Gure Negoziazio Batzordeak prozesu hau akordio justu bat lortzeko asmoz hasi bazuen ere, jasotako erantzuna ez da nahikoa izan, inola ere, idazleak jasaten ari diren krisi existentzialari dagokionez». Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak hala iragarri du, sareen bidez, gaur hasiko duten greba.

600 milioi dolar inguru eskatzen ditu sindikatuak, bai soldata igoeretan, bai eta bestelako irabazietan ere; hala nola residuals direlakoetantaldeko kide batek jasotzen dituen konpentsazioak bere produktua telebistan berriro ematen den bakoitzean.

Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak ziurtatu du gidoilarien gremioari proposamen bat aurkeztu ziola, idazleen ordainsarian «igoera oparoak» jasotzen zituena. Sindikatuaren beste eskaera batzuk direla medio, ordeatartean, telebistako gidoilarien gutxieneko langile kopurua izatea eta programa bakoitzeko, gutxienez, astebeteko lan bermatua izatea, aliantzak atzera bota du akordiorako aukera.

Sindikatuaren arabera, Hollywoodeko enpresa handiak dira idazle lanbidea «are gehiago debaluatzearen» erantzuleak, negoziazioetan jarrera «aldaezinak» dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.