Koronabirusa

Oxfordeko txertoak adinekoei immunitatea sortzen die

Hainbat adituk ikusi dute T zelulak sorrarazten dituela; txertoaren «etorkizun oparoaren» seinale izan daiteke

Erizain bat pertsona bati txerto bat jartzen. OMER MESSINGER / EFE.
2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
LONDRES. COVID-19aren kontrako txertoa lortzeko ikerketen gaineko albisteek ez dute etenik. Aditu askoren arabera, aurreratuen dagoen egitasmoetako batetik heldu da azken lerroburua: Oxfordeko Unibertsitatea Astrazeneca botika enpresarekin batera garatzen ari den txertoak adineko pertsonei eritasunaren kontrako immunitatea sorrarazten diela jakinarazi dute. Adineko pertsonak bereziki kalteberak dira eritasun honen aurrean, eta, ondorioz, oihartzun handia izan du berriak.

Financial Times hedabidearen bidez zabaldu zuten albistea, atzo. Hainbat adituri galdera egin die ikerketa horren gaineko azken berritasunen inguruan, eta, horien iritziz, motiboak badira txertoak «etorkizun oparoa» izan dezakeela adierazteko; izan ere, ikusi dute 55 urtetik gorako pertsonei «immunitate on bat» garatzen laguntzen diela. T zelulak ikusi dituzte, alegia, zelula kutsatuak atzemateko eta hiltzeko xedea duten antigorputzak.

Txertoa lortzeko ikerketa hori hirugarren fasean dago; alegia, txertoa onartzeko prozesuaren azken epean. Milaka pertsonari jartzen zaie txertoa azken fase horretan, eta, era horretan, egiaztatu egin behar izaten da segurua eta eraginkorra dela. Soilik fase hori gainditu eta gero ematen da aukera txertoa jartzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.