Lau gazte atxilotu dituzte Senperen, tindaketak egotzita

Elkarretaratze jendetsua egin dute, gazteei babesa agertzeko eta «higiezinen espekulazioa salatzeko»

Protesta egin zuten atzo, Senperen. GUILLAUME FAUVEAU.
2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SENPERE. Lau lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak atzo goizean Senpereko inguruetan (Lapurdi). Etxe agentzietan izandako tindaketekin lotuta atxilotu zituzten. Baionako prokuradore Jerome Bourrierek BERRIAri baieztatu zion andeatzeak egitea eta mehatxu egin izana leporatzen dietela lau atxilotuei. Paueko (Okzitania) polizia etxera eraman zituzten. Atxilotuetako bat Senpereko hautetsia da, Senpere Bai talde abertzaleak jakinarazi duenez.

Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin zuten Senperen, Utz gazteria bakean lelopean. EH Baik, Kontseilu Sozialistak, LABek eta Xuti Gazte dinamikak «berehala» askatzea galdegin dute. «Higiezinen espekulazioa» salatu dute: «Etxebizitzaren arloan bizi duen arazoari berehalako erantzun konkretuak atzeman ordez, Frantziako estatuak etorkizunaz kezkatuta agertzen den gazteria aktibo bat kriminalizatu nahi du». Bart iluntzean lau gazteek atxilo jarraitzen zuten oraindik. Iragan apirilean, ikerketa berarekin lotuta, beste lau gazte atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.