ELAk eta LABek grebara deitu dute Arabako zahar etxeetan

Asteazkenerako egin dute deia, patronalak ez duelako egoera hobetzeko proposamenik egin urtebetean

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Geratzeko deia egingo dute berriz ere ELAk eta LABek Arabako zahar etxeetan. Asteazkenerako deitu dute grebara. Zahar etxe pribatuetako langileen lan baldintzak aldatzeko eztabaidak joan den urteko otsailean gelditu ziren. ELA eta LAB sindikatuek mahaia uztea erabaki zuten, patronalak hitzarmeneko «edozein artikulu» aldatzeari ezezkoa ematen ziola argudiatuz.

Uztailean Arabako Foru Aldundiak bilera batera deitu zituen sindikatu eta enpresak. Bilkuran nabarmendu zuten «ahal bezain azkar» deituko zutela eztabaida mahaira eta proposamen ekonomiko bat eginen zutela. ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez, ordea, oraindik «ez dago berririk». «Ez gara geldirik egonen mahaia berraktibatzea lortu arte eta zahar etxeetako langile guztiak behingoz duin bihurtu arte», azpimarratu dute bi sindikatuek. Hortaz, grebara deitu dute asteazkenerako.

Egoera ikusita, patronalak ELA eta LAB sindikatuei eskatu die «utzi zuten eztabaida mahaira joateko». Patronalak gehitu du «guztiaz hitz egiteko prest» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.