Gizon bat atxilotu dute etorkinekin trafikatzea egotzita
IRUN. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak gizon irundar bat atxilotu zuen irailaren 3an, Biriatun, migratzaileekin trafikatzea leporatuta. Azaldu dute gizonaren peskizan zebiltzala lehendik ere, eta atzeman zuten momentuan zazpi migratzaile zeramatzala auto batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu