ZUZENDARIARI

Abdullah …callan askatu behingoz!

Esther López eta Igor Olabarrieta.
Kurdistanekin Elkartasun Ekimena
2022ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Duela 23 urte nazioarteko indar okupatzaile ezberdinen elkarlanak eragin zuen Abdullah …callanen atxiloketa Kenyan. Turkiako zerbitzu sekretuek CIAren laguntza izan zuten PKK alderdi kurduaren burua eta sortzaileetako bat atzemateko.

Geroztik, …callan Imrali uhartean egon da gatibu, berarentzat bakarrik existitzen den kartzelan. Tortura Prebenitzeko Batzordeak egiaztatu duen moduan, bere aurkako erregimena tortura hutsa da: ezin du inorekin harremanik izan, eta ez du baimendurik eskutitzik edo bisitak jasotzea, ezta egunkariak irakurtzea ere. Bizitzan hilik egon balitz bezala mantendu nahi du Recep Tayyip Erdogan agintari islamistak.

Hala eta guztiz ere, pentsalariaren teoriek —konfederalismo demokratikoak— presondegiko harresiak atzean utzi eta sakabanatu dira Kurdistan eta Ekialde Hurbilean. Iraken, Sirian edo Turkiako lurralde kurduan feminismoak, erresistentziak, edota demokrazia komunalak erro sendoak garatu dituzte eta hori da Turkiak ezin duena jasan.

2013 eta 2015 artean PKK-k eta Turkiako Gobernuak egindako su etenean …callanek rol garrantzitsua izan zuen, irtenbide baketsua eskuratzea baita bere helburua, askatasunaren bidean. Ordea, Turkiaren politikak grina inperialista otomandarra berpiztu du Libian, Armenian, Sirian, edota Iraken bere ahulezia ekonomikoa estaltzeko, eta NATOko bigarren armadarik handienak atsedenik gabe jaurtitzen ditu bonbak bere etsai gogokoenaren kontra: herri kurdua.

PKK-k eta herri kurduak oro har Estatu Islamikoaren porrotean funtsezko garrantzia izan bazuten ere, Europak eta Estatu Batuek ez dute erakundea antolakunde terroristen zerrendatik atera eta horrela zilegi egiten dituzte Turkiako krimen amaigabeak herri kurduaren kontra.

Joera negargarri eta odoltsu hori apurtzeko bide bakarra da herri kurduaren aldarrikapenak aitortzea eta horretarako ezinbesteko ordezkari eta bitartekaria da Abdullah …callan. Bere aurkako zapalkuntza gerraren bermea eta isla bada, haren kontrako salbuespen neurriak desagertzea bake konponbiderako urratsa izan daiteke. Horregatik, askatasuna exijitzen dugu Abdullah …callanentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.