Sputnik txertoa erostearen alde agertu da Berlin

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
BERLIN. Alemaniako Gobernuak jakinarazi du elkarrizketak hasi dituela Errusiarekin Sputnik V txertoa eskuratzeko. Dena den, Jens Spahn Osasun ministroak jakinarazi du EMA Sendagaien Europako Agentziak txertoa baimendu arte ez duela erosteko asmorik. Gobernuari aurre hartu dio Baviera estatuak;txertoa erosteko 2,5 milioi euroko atariko kontratua sinatu baitu, EMAren baieztapenaren esperoan.

Berlinek asteak eman ditu Europako Batzordea txerto hori erostearen alde presioa egiten, baina Bruselak ez du horretarako asmorik erakutsi. Erabaki horrek, gauzatzekotan, ateak zabaldu diezazkieke Europako zenbait estaturi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.