Bakegileek bertan behera utzi dute abenduaren 19ko ekintza

Frederic Haranburu 'Xistor' baldintzapean askatzeak «egoera alda dezake», eta Esnali eta Paroti bidea ireki

2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
BAIONA. Euskal presoen gaia Frantziako Estatuan blokeatuta zegoela ikusita, «gogorrago jokatzea» erabaki zuten Bakegileek urriaren 17an egindako batzarrean, eta abenduaren 19rako desobedientzia zibileko egitasmo bat eginen zutela iragarri zuten. Ekintza hori bertan behera uztea erabaki dute orain, ordea, eta ez da koronabirusagatik. Adierazi dutenez, gauzak aldatu egin dira mobilizazio ziklo hori iragarri zutenetik: kartzelatik atera da Frederique Haranburu Xistor, 30 urteren ondotik, baldintzapean; eta, Bakegileen iritziz, « egoera alda dezake» horrek. Bakegileek uste dute erabaki «garrantzitsua» dela Haranbururena, eta «aukera berriak» eskain diezazkiekeela bertze presoei: «30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Parot baldintzapean aske uzteko bidea ireki dezan lan egin behar dugu». Urtarrilaren 9an protesta eginen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.