Sanchezen inbestidurarako jarrera adosteko elkartu dira ERC eta EH Bildu

Maddalen Iriarte, Gabriel Rufian, Pere Aragones eta Arnaldo Otegi, atzo, Bartzelonan, ERCren eta EH Bilduren arteko bileran. BERRIA.
2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BARTZELONA. Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako gobernuburu izendatzeko saiorako «jarrera bateratua adostear» dira ERC eta EH Bildu, biek atzo Bartzelonan egindako bileraren ostean ohar baten bidez esan zutenez. Kongresuan eta Senatuan elkarlanean aritzeko akordio estrategikoa dute bi taldeek, «independentismo aurrerakoia» sustatzeko. ERCtik Pere Aragones, Gabriel Rufian, Marta Vilalta, Sergi Sabria eta Carolina Telechea izan dira batzarrean, eta, EH Bildutik, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA