Bi lagun hilik Oslon, harrotasunaren ospakizunetan

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSLO. Norvegiako Oslo hiriburuan, bi pertsona hil zituzten tiroz, atzo goizaldean gertatu zen eraso batean, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira —ekainaren 28an da— egiten ari ziren ospakizunetan. Beste 21 lagun zauritu zituzten; horietatik hamar, larri.

Poliziak azaldu zuen, hiru tiroketa izan zirela, bata bestearen segidan, LGTBI komunitatearen taberna ezagun batean eta haren inguruetan. «Eraso terrorista islamista bat» izan daitekeela uste dute, eta ikerketa abiatu zuten hipotesi horretatik abiatuta. Erasoa gertatu eta minutu gutxira, 42 urteko gizon bat atxilotu zuten, jatorri irandarrekoa, tiroketen egilea delakoan.

Erasoaren ondorioz, bertan behera utzi dituzte Norvegian egitekoak ziren harrotasun asteko ospakizun guztiak, eta gobernuak «alerta terrorista» gorena ezarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.