Nafarroan beste hiru gaixo hil dira COVID-19aren ondorioz

Ostiralean 6.541 proba egin zituzten, eta %47k eman zuten positibo. ZIUetan bi eri gehiago daude; guztira, 27

2022ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Nafarroako Gobernuak atzo zabaldu zituen ostiraleko datuak, eta, espero bezala, berriz ere 3.000tik gora kasu atzeman zituzten. Bezperan, jaieguna izaki, positibo gutxiago detektatu ziren, baina, aste osoan bezala, ostiralean 3.000ko langa gainditu zen. Orotara, 6.541 proba egin ziren, eta horrek esan nahi du positibo tasa %47 izan zela. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, azken 24 orduetan hiru pertsona hil dira koronabirusaren eraginez. Halaber, beste 24 lagun ospitaleratu dituzte, eta ZIUko unitateetan bi gaixo gehiago daude: guztira, 27.

Osasun Departamentuaren arabera, ostiralean, 3.798 pertsonak dosi bat hartu zuten, eta, orotara, 539.987 herritarrek betea dute jada txertaketaren pauta osoa. Datorren astean hasiko dira 40-49 adin tartekoei txertoaren oroitzapen dosia jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.