Osakidetzako sindikatuek protesta egin dute Basurtuko ospitalearen aitzinean

2023ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. SATSE, ELA, LAB, Sindikatu Medikua, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, protesta egin dute Basurtuko ospitalearen (Bizkaia) aurrean, Osakidetza salba dezagun. Osasun publikoaren eraisteari ez! lelopean. Behin-behinekotasuna amaitzeko eskatzen dute sindikatuek, eta negoziatzeko borondate falta leporatu diote Osakidetzari. Dozenaka osasun langilek parte hartu du protestan. Elkarretaratzea egin dute erietxearen atarian, eta, ondoren, itxialdia egin dute ospitaleko harreran. Osakidetzako sindikatuek grebara deitu dute heldu den maiatzaren 18rako eta 19rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.