Mendebaldeko Sahararako mandatariak kargua utzi du, osasun arrazoiengatik

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GENEVA. Horst Kohler NBE Nazio Batuen Erakundearen Mendebaldeko Sahararako mandatariak kargua utzi du, Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak atzo jakinarazi zuenez. Guterresen arabera, Kohlerrek osasun arazoengatik eman du dimisioa. 2017an hartu zuen postu hori, eta ia bi urteotan egin duen lorpenik handiena izan da Marokoko Gobernua eta Fronte Polisarioa birritan eseraraztea Mendebaldeko Sahararen estatusaz eztabaidatzeko. Adostasunik ez dute lortu, baina konpromisoa hartu dute berriz elkartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.