Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

Biktima guztien eskubideak aldarrikatu ditu EH Bilduk

Maddalen Iriarte, atzo. / J.URBE/FOKU.
2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EH Bilduk bizikidetzan dituen konpromisoak aurkeztu zituen atzo Donostian, Bakearen Usoa eskulturaren ondoan. Biktima guztiek «egia, justizia eta errekonozimendua» merezi dutela nabarmendu zuen Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak. Ekitaldian, Rosa Zarra gogoan izan zuen Iriartek, atzo bete baitziren 25 urte hil zenetik, Ertzaintzak jaurtiriko gomazko pilota batek sabelean jota. Bakearen Usoaren inguruan jaso zuen Zarrak pilotakada. «Gure esku dagoena egingo dugu Rosa Zarra eta estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larrien gainerako biktimak duintzeko», adierazi zuen Iriartek.

EH Bilduko lehendakarigaiak biktimen auzian egiten den mailaketa kritikatu zuen, eta «giza eskubideen urraketak neurtzeko bi balantza erabiltzea»aurpegiratu zion Iñigo Urkulluri. Egoera hori amaitzeko konpromisoa duela azpimarratu zuen Iriartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.