Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

EAJk langabezia tasa %10etik jaitsi nahi du

Iñigo Urkullu, atzo. DAVID AGUILAR / EFE.
2020ko uztailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo Gasteizen eginiko agerraldian adierazi zuen hurrengo legealdian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %10etik jaitsi nahi duela eta ekonomia «suspertzeko» 10.000 milioi euroko plan bat martxan jarriko duela. «Egin behar dugun guztia egingo dugu ahal dugun enplegu guztia zaintzeko eta galdu den enplegua berreskuratzeko. Nire konpromiso pertsonala da eta EAJrena ere bai», erantsi zuen alderdiko lehendakarigaiak. Adierazi zuen horretarako, besteak beste, gazte enplegua sustatzeko ekintza plan bat egongo dela.

Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak ere hitza hartu zuen: «Industria eta automozioa dira gure ekonomiaren eta gure enpleguaren motor». Gehitu zuenez, EAJren helburuetako bat da industriaren eta bere zerbitzu laguntzaileen garrantzia handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.