Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

Ezkerrarekin zein subiranistekin itunak lortu nahi ditu EH Bilduk

Maddalen Iriarte. / JON URBE / FOKU.
2020ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak esan du ezkerreko alderdiekin zein indar subiranistekin akordioak egitea posible dela. «Kutsu konfederala edukiko duen irtenbide bat posible da», esan du hautagaiak TVErako egindako elkarrizketa batean. Proposamen horretan, baina, erreferendumerako aukera egongo litzatekeela zehaztu du Iriartek.

EH Bildu bozak «irabazteko» asmoz dagoela esan du, EAJ eta PSEren orain arteko «motelaldia» gainditzeko:«Aldaketarako garaia da, politika publiko indartsuak ezarri eta herritarren gehiengoarentzat baliagarriak diren erantzunak emateko, inor kanpoan utzi gabe», azpimarratu du

Batzuekin zein besteekin akordioak egiteko prest da EH Bildu, Iriartek esan duenez, baina zalantza du gainontzeko taldeek bat egingo ote luketeen: «Ez dakit mota horretako itunak nahi dituzten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.