BILBO. Uztailaren 12ko hauteskundeetan EH Bildu bozkatzeko eskatu du Ikasle Sindikatuak. Bi erakundeek akordio bat sinatu zuten atzo Bilbon: adostu dute Jaurlaritzaren Heziberri programa deuseztatzea, hezkuntza publikoan BPGaren %6aren inbertsioa eskatzea, hizkuntzen murgiltze eredua defendatzea, hezkuntza afektibo eta sexuala txertatzea eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolen itunak bertan behera uztea, besteak beste.
EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriartek adierazi zuen hezkuntza sistemaren «gabeziei» buruzko diagnostikoan bat datozela ikasle taldearekin: «Eredua agortuta dago». Era berean, aldarrikatu zuen koalizioa «euskal subiranista guztien etxea» dela: «Justizia sozialak, ezkerreko politikek, zerbitzu publikoen defentsak, feminismoak, askatasun demokratikoek eta herrien erabakitzeko eskubideak batzen gaituzte».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina
Ikasle Sindikatua, EH Bildurentzako boto eske

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu