Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina

EH Bildu, EP eta Equo bat etorri dira ekologisten eskaerekin

Ekologisten agerraldia. R. B./ FOKU.
2020ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Hauteskunde kanpainaren hasieran, Bizkaia Zero Zabor eta Zaldibar Argitu plataformek «hondakinen tratamenduari buruzko zenbait konpromiso hartzeko» eskatu zieten Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren alderdiei. Orain, jasotako erantzunen berri eman dute elkarte ekologistek: esan dutenez, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Equok bat egin dute haien proposamenekin. EAJk, PSE-EEk eta PPk, aldiz, ez diote haien eskaerari erantzun.

Zaldibarko hondamendiaren erantzukizuna argitzea, zabortegiak ikuskatzea eta haien kudeaketa eta kontrol publikoa ezartzea, eta errausketa edo isurketaren ordez, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklapenean aurrera egingo duen Hondakinen Lege berri bat lantzea ziren Bizkaia Zero Zabor eta Zaldibar Argitu plataformek alderdiei helarazitako eskaera nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.