Mont-de-Marsanen dauden euskal presoei ukatu egin diete bozkatzea

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MONT-DE-MARSAN. Espainiako Kontsulatuak ez dio bide eman Mont-de-Marsan espetxeko (Okzitania) euskal presoek egindako boto eskaerari, eta, hortaz, ezingo dute bozkatu datorren igandeko udal eta foru hauteskundeetan. Euskal presook apirilean jakinarazi zuten maiatzaren 26ko bozetan parte hartzen saiatuko zirela. EH Bilduren aldeko kanpainan «buru-belarri» murgiltzeko asmoa agertu zuten, eta dei egin zuten «etxean ez gelditzera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.